XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ALLAN - Zuregatik. (Topa eginez). DICK - Zuregatik (Topa eginez). (Sartu denetik alde egiten du).

ALLAN - (Jaiki eta eskenaren erdialderuntz gurutzatzen du). Seguru... dena konponduko da. Dick eta biok, lehen ere gorriak ikusita gaude elkarrekin. Nere lagunik onena da... Oraingoak, dena dela zapore garratza utziko dio... badakit.

DIKC - (Hondo-eskubitik ageri da. Berriz ere loaldi-argiak). Eskerrik asko...

ALLAN - Dick! DICK - (Besaulkiruntz gurutzatuz). Nola izan duzu gibelik?... Nere lagunik minena nere emaztearekin... Zuengan konfidantza banuen... eta parre egin didazue... maite dut! maite dut! Nolatan ez nuen somatu?... Nik ikatzaren garaian British Petroleum-en akzioak erosi zituen honek! (Eskenatik desagertzen da).

ALLAN - Astakeriaren bat egingo du!... Dick oso pertsona sentibera da! Akatu egingo du bere burua. (Tartea)... Hiri zer egingo ote dian pasa al zaik burutik? Ez al duk sekula Mandamentuen berri entzun?: Inoren andrerik ez duk desiratuko... Oso nortasun bizikoa da Dick, eta uste dut amaren aldetiko birraitona, italiarra zuela.

DICK - (Sartu egin da, kamisetaz jantzirik eta lepo inguruan bufanda batez).